Serioren ur-jauziak | |
---|---|
Mota | ur-jauzi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 46°03′44″N 10°02′12″E / 46.06211°N 10.03661°E |
Honen parte da | Serio (en) ![]() |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Po basin (en) ![]() |
Serioren ur-jauziak (italieraz: Cascate del Serio) Italia iparraldean kokaturik dagoen ur-jauzi hirukoitza da. Italiako ur-jauzi altuenak dira eta Europako bigarrenak. Serio ibaiak egiten duen jauzia da, hortik datorkio izena.[1]
Alpe bergamaskoetan (Alpi Orobie) kokaturik daude, 1.751 metrotako garaieran. Milandik 100 kilometro iparraldera eta Bergamotik 50 kilometrotara.[1]
Hiru jauzi jarraian dituen ur-jauzia da, lehenengoak 166 metro neurtzen du eta hurrengoek 74 eta 75 metro, guztira 315 metrotako jauzia osatuz.[2]
Giovanni Maironi da Pontek deskibatu zituen aurreneko aldiz 1808an.
1931an Barbellino urtegia eraiki zen eta ordutik ez dira ikusten ur-jauziak, uraren bidea desbideratu zutelako. Tarteka urtegia hustu denean urak jatorrizko bideari ekin dio eta Serioren ur-jauziak ikusi izan dira, 1969an eta 1975 eta 1977 artean[2]. Gaur egun urtean zehar bost egunetan ikusi ahal dira, turismoa ahalbidetzeko. Ekaina eta urria arteko bost igandetan izaten da.[2]
Call Me by Your Name (2017) filmean agertzen dira Serioren ur-jauziak.[3]