Sesto Ponpeio Festo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sextus Pompeius Festus |
Jaiotza | Narbona, ? |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | lexikografoa, filologo klasikoa, idazlea eta poeta |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Sesto Ponpeio Festo (latinez: Sextus Pompeius Festus) K.o. II. mendeko gramatikari erromatarra izan zen, seguru asko Narbo-n (Narbona) jaioa, Galian.
20 liburukitako epitomea idatzi zuen: De Significatione Verborum izenekoa. Entziklopedia moduko lana zen, historia, latina eta mitologia jasotzen zituena eta guregana iritsi ez den lan zabalago baten laburpena: Marco Verrio Flacoren De Verborum Significatu lanarena. Sesto Ponpeio Festoren lana ere ez zaigu osorik iritsi, nahiz eta Paulo Diakonoak laburtu eta aipatu zuen. Pomponio Letoren lanean ere Festoren lanaren zatiak gorde dira.