Setuid "Set User ID"-ren laburdura da Unix sistemetan. Setuid, Unix-en oinarritutako sistema eragile batean fitxategi edo direktorioei esleitu daitezken atzipen baimenak dira. Programa exekutagarrietan erabiltzen da gehienbat.
Setuid bita aktibaturik duen exekutagarriak, bere exekuzioan zehar exekutagarriaren jabearen baimenekin ariko da, eta ez erabiltzailearen baimenekin.
Setuid bita aktibatzea:
Chmod 4640 proba
Erabiltzailearen pasahitzaren aldaketa teknika honen adibide bat da.
Setgid bita setuid antzekoa da, baina taldearen babesei dagokie, helburua berdina izanik, babesak modu kontrolatuan saihestea hain zuzen. Beraz setgid bita aktibatuta duen exekutagarriak, bere exekuzioan zehar exekutagarriak esleituta duen taldearen baimenekin ariko da.
Babeserako bit berezi hauek funtsezko funtzioa dute segurtasunari begira. Fitxategi hauen existentzia fitxategi sisteman kontu handiz gainbegiratua izan behar da supererabiltzailearengandik, Unix -ekiko segurtasun eraso askok fitxategi hauek erabiltzen baitituzte.