Seven Brides for Seven Brothers (euskaraz Zazpi anaia zazpi emaztegairentzat) 1954ko Stanley Donen estatubatuar zinema zuzendariaren musikal film bat da. Stephen Vincent Benét idazlearen The Sobbin' Women istorio laburrean oinarritua dago, hura era berean Erromatar mitologiako Sabinen bahiketa izeneko kondairan oinarritua dagoelarik.
Bost Oscar Saritarako izendapen jaso zituen, bakarra irabaziz: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Adolph Deutsch eta Saul Chaplin), BAFTA Sari baterako izendapena ere jaso zuen.
XIX. mendea, AEB, Oregon. Basogintza eta zuhaitz mozketan lan egiten duten zazpi Pontipee anaia basatietako zaharrena, Adam (Howard Keel) herrian ezagutu duen Milly (Jane Powell) emaztegai ederrarekin ezkondu eta gainontzeko anaiekin batera etxolan bizitzen jartzea erabakiko du. Hura ikusirik, gainontzeko anaiek ere herrira jeitsi eta bakoitzak emaztegai bana lortzeko erabaki irmoa hartuko dute.
Zazpi anaiak eta emaztegaiak: