Sexting telefono mugikorren bidez sexualki esplizituak diren mezu, irudi edo bideoak bidali, jaso edo partekatzea da. Terminoa sex eta texting hitzen arteko elkarketaz sortutako anglizismoa da. Gazteen artean ohikoa da eta gero eta gehiago nerabeen artean[1]. Ez da fenomeno isolatua, testuinguru digitaletan ematen diren sexu-interakzio mota ugarietako bat baizik.
Sexting terminoaren lehen erabilera 2005ean Australiako aldizkari batean argitaratutako artikulu batean izan zen[2]. 2012ko abuztuan, sexting hitza lehen aldiz jaso zen Merriam-Webster Hiztegian[3].
Pew Research Center-ek sexting-ari buruz eskatutako azterketa batek praktika honen hiru modu bereizten ditu[4]:
Sexting-a ohikoagoa bihurtu da Interneterako sarbidea duten kameren eta telefono adimendunen zabalkundearekin, mezuak bidaltzeaz gain argazki esplizituak ere bidaltzeko erabil baitaitezke[4]. Adin guztietako pertsonek egiten badute ere[5], sexting-aren inguruko estaldura mediatiko gehiena nerabeen erabileraren alderdi negatiboen inguruan izaten da.
Norbere borondatez egiten bada ere, sexting-a praktika arriskutsutzat jotzen da, behin bidalitakoan edukiaren gaineko kontrola galtzen baita, eta irudi edo bideoen protagonista den pertsona (igorlea) biktima izatera irits daiteke[5]. Arrisku hauek bereziki larriak dira sexting-ean aritzen direnak haurrak, nerabeak edo adin-txikikoak direnean. Biktimak jasaten dituen kalteak, askotan, larriak eta atzeraezinak dira, besteren artean irudi edo bideoak sortzailearen baimenik gabe zabaltzea edo eduki sexual pribatuak publiko egitearekin mehatxuak edo xantaia jasotzea, sarritan bikotekide edo bikotekide-ohien partetik.
Arrisku hauek saihesteko neurrien artean daude[6][7]: