Sexuz bereizitako hezkuntza

Sexuz bereizitako hezkuntzarako arrazoiak erlijiosoak dira maiz. Irudian, nazionalkatolizismoa nagusi izan zen frankismo garaiko neskentzako eskola bereizi bateko ikasle taldea, Asturiasen.

Sexuz bereizitako hezkuntza, besterik gabe hezkuntza bereizia ere deitzen dena batzuetan, neskak eta mutilak aparteko ikasgela eta eskoletan izateko hezkuntza-modua da. Hezkuntza bereizia justifikatzen duten arrazoiak bi dira funtsean: erlijio arrazoiak eta neskak eta mutilak hezkuntza eredu desberdinak behar dituztela baieztatzen duten arrazoiak. XX. mendera arte nagusi izan den hezkuntza modua izan da. Egun, herrialde batzuetan sexuz bereizitako hezkuntza debekatuta dago hezkuntza publikoan, baina baimendu egiten da ikastetxe pribatuetan; beste batzuetan, berriz, sexuz bereizitako hezkuntza eskaintzen duten ikastetxe publikoak badaude; azkenik, bereziki erlijio arrazoiengatik eta herrialde musulmanetan, hezkuntza bereizia derrigorrezkoa den egoerak badaude.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.