Seán Ó Ríordáin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baile Bhúirne, 1916ko abenduaren 3a |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Heriotza | Glanmire, 1977ko otsailaren 21a (60 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Irlandako gaelera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta poeta |
Seán Ó Ríordáin (1916-1977) irlanderaz idatzi zuen olerkari irlandarra izan zen. Gaeltacht irlandar hiztunen eremuaren barnean dagoen Muskerry udalerrian jaio zen, Cork Konderrian. Bere jaiolekua gaelerar edo irlanderar literatura aldetik oso aberatsa da eta Ó Ríordáinen hizkuntza nagusia eta bakarra hamabost urtetaraino irlandera izan zen, une honetan Inis Carrara mugitu zelarik, Cork hiritik gertu dagoen ingelera hiztunen eremua. Aldaketa sakon honek olerkariaren bere ama hizkuntzaren aldeko jarrera estua hartzera bultzatuarazi zuen. Gaztea zelarik sendagileek tuberkulosia antzeman zioten. Hirurogei urtetik aurreragoko adinarekin nahiko osasun kaskarrarekin bizitu izan zen.
Ó Ríordáinek lau liburu argitaratu zituen: Eireaball Spideoige (Robinen Kontakizuna) (Sáirséal Ó Marcaigh 1952, 1986), ehunen bat orriko bilduma, eta jarraieko hiru liburuska, Brosna (Adaxka Sailtxoa) (1964), Línte Liombó (Limbotik Lerroak) (1971), eta bera hil ondoren argitaratu zen Tar éis mo Bháis (Nere heriotzaren ondoren).
Bere lehendabiziko bildumaren izenburua Ó Ríórdáinen olerki ospetsuenaren azken bertsoaren lehen lerrotik mailegatua da. The title of his fist collection is borrowed from the firt line of the final verse of Ó Ríórdáin's more celebrated poem. Irlanderazko olerkigintzan zirrara berri bat sortu zen bere Adhlacadh Mo Mháthar (Nere Amaren Hileta) olerkia 1945an argitaratu zenean. Olerkilariaren hiltako amaren xalotasun, elizkoitasun eta amatasuna goraipatzen dira.
Ó Ríordáinek bere Eireaball Spideoige (Robinen Kontakizuna) (1952) lehendabiziko bildumaren hitzaurrean bere aszetismo eta teologia deskribatzen ditu, idazlan honetan adierazpen artistikoa, bereziki olerkigintza, eta gizakiaren arteko erlazioari buruz mintzatzen da. Olerkingintza beste adierazpen artistikoen eta egilearenpean ere badagoela arrazoitzen du eta erlazio hau egonen ez balitz olerkia narrazio prosaiko bat besterik ez litzatekela izango aipatzen du. Hitzaurre honetan Ó Ríordáinek umearen ikuspuntua eta gogoa bereganatzen ditu, honela olerkigintzaren sorkuntzan burubelarri barneratzeko. Peaca (Bekatu) olerkiak Ó Ríordáinek naturaren duen erlazio bapatean moztu ondoren olerkiak idazteko duen trebetasuna erakusten digu.
Ó Ríardáin europar olerkilaritzat deskribatua izan da, baita olerki idazle bezala ere, bere bizitzaren azken urteetan The Irish Times egunkarian zutabe bat idatzi ohi zuen, honetan bere herrialdeko eguneroko gertakarien inguruan oldartsu idazten zuelarik. Bere olerkietako zenbait ingelerara itzuliak agertu dira. Adibide baterako Modern Irish Poetry: An Anthology (ed. Patrick Crotty) ("Irlandar Olerkigintza Modernoa: Antologia (arg. Patrick Crotty)").