Shake Hands with the Devil (1959ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1959 |
Izenburua | Shake Hands with the Devil |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak, Irlandako Errepublika eta Erresuma Batua |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | gerra-filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 111 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Michael Anderson |
Gidoigilea(k) | Ivan Goff (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Michael Anderson |
Edizioa | Gordon Pilkington (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | William Alwyn |
Argazki-zuzendaria | Erwin Hillier (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Dublin |
Argumentu nagusia | Irlandako Armada Errepublikazalea (1919-1921)a |
Shake Hands with the Devil (euskaraz Deabruari Bostekoa Eman), 1959ko Michael Anderson estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoitzitako ekintza eta drama film bat da. James Cagney, Don Murray, Dana Wynter eta Glynis Johns aktoreek antzeztu zuten.
1921, Anglo-Irlandar Gerra. Black and Tans indar militar ankerraren soldaduak IRAren aurka borrokatzeko Irlandara iristean aurrez jada aski gupidagabea zen britainiar eta irlandarren gatazka armatuaren areagotzea ekarri du, IRAz gain "matxinoa" izatearen "susmoa" duten irlandar ororen aurkako gehiegikeria egiten baidituzte.
Kerry O'Shea (Don Murray) Dublingo unibertsitate bateko Kirurgia Fakultatean ikasten ari den estatubatuar-irlandar ikasle bat da, bere inguruan bizi den gatazka ikusi eta adiskide matxino ugari izan arren bere burua istiluetatik ahal bezain urruti matentzen saiatzen da. Baina gau batez, bera eta Paddy Nolan (Ray McAnally) irlandar ikaslekidea kalean barna doazela IRAk britainiar soldadu bati lehergailuz burututako segada baten lekuko izango dira, bizirik atera diren soldaduek heurak ikusi eta erasotu dieten IRAkideak direlako ustez tiro egingo diete, bi mutil gazteak ihes egiten saiatuko dira, baina ustekabean Paddy tiroz larriki zaurituko dute. Gainera, soldadu britainiarrek atentatuaren lekuan Kerry O'Shearen izena daraman ikasliburu bat topatuko dute, ordutik aurrera bi gazteak legezkanpokotzat eta "IRAkide" giza joak izango dira.
Kerry nahiz zauritua dagoen Paddyri bizirik jarraitzeko IRAko agintariengana joan eta erakundean izen ematea beste irtenbiderik ez dute izango. Beren harridurarako eta ordurarte jakin ez arren, Sean Lenihan (James Cagney) Kirurgia Fakultateko beren irakaslearekin topo egin eta IRAko goi agintarietako bat dela ohartuko dira.