Sheila Elorza | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||
Jaiotza | Zaratamo, 1996ko ekainaren 8a (28 urte) | ||||||||||||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilaria |
Sheila Elorza Hernandez (Zaratamo, Bizkaia, 1996ko ekainaren 8a) bizkaitar futbolaria da, erdilari postuan jokatzen duena.[1]
Athleticen hasi zuen bere ibilbidea, baina batez ere B taldean jokatu zuen, 2015ean klubetik atera baino pixka bat lehenago Lehen Mailako bi agerraldi baino ez eginda. Gero, bi denboraldi eman zituen EDF Logroñorekin. Bilbora itzuli eta denboarldi bat egin zuen San Ignaciorekin jokatzen,[2] 2018an Eibar KErekin fitxatu aurretik; kapitain izendatu zuten, eta paper garrantzitsua jokatu zuen 2019-2020ko denboraldian goiko mailara igotzea lortu zuen eskuadran; une horretan, kontratua 2022ra luzatzea onartu zuen.[3][4][5][6] Eibarrek Lehen Mailan biziraun zuen lehen denboraldian, gero zokoratu egin zen eta jarraian beste promozio bat izan zuen. Elorzak bost urte Eibar taldean jardun ondoren,[7] 2023ko abuztuaren 31n utzi zuen kluba, eta egun bat geroago sinatu zuen Alavesekin.[8][9]
2024ko uztailean jakitera emna zen Sheila Elorza, Real Oviedo Emakumezkoen Lehen taldeko jokalaria izango zela.[2][1]
Elorza ez da inoiz Espainia ordezkatzeko inongo mailatan aukeratua izan, Euskal Herriko eskuadroirako, ostera, bai. 2021ean hautatua izan zen (45 minutuko bi partida izan ziren horiek,).[10]