Shepseskara | |||
---|---|---|---|
K.a. 2465 - K.a. 2460 ← Neferirkara - Neferefra-Isi → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XXV. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto Egiptoko Antzinako Inperioa | ||
Heriotza | K.a. 2460 ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Neferefra-Isi | ||
Ama | Meretnebty | ||
Leinua | Egiptoko V. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria |
Shepseskara-Necheruser, Egiptoko V. dinastiako faraoi bat izan zen, K.a. 2438 eta K.a. 2431 bitartean gobernatu zuena Jürgen von Beckerathen arabera.
Leinu ezezaguneko faraoi bat da. Ez zaio senidetasun harremanik ezagutzen dinastia honetako aurreko errege bakar batekin ere.
Turineko Errege Kanonak, zazpi urteko erregealdia ematen dio, eta Manetonek, Sisiresek zazpi urteko erregealdia izan zuela dio, Sexto Julio Afrikanoren arabera Jurgi Sintzeloren bertsioan. Shepsesqara bezala agertzen da Saqqarako Errege Zerrendan. Hala ere, soilik aitzineko indusketa egin izanak, soilik zazpi hilabeteko erregealdia izan zuela adieraz lezake, zazpi urteak, nahaste bat izan daitezkeelarik.
Bere erregealdiari buruzko ebidentzia bakarrak, Abusirren aurkitutako zigilu inprimaketa batzuk eta Neferefra-Isiren tenpluan aurkitutako bere izena, Shekhemkau, duen zigilu bat dira
Adituren batzuk Amaitu gabeko piramidearen egiletza ematen diote, Abusirren kokatua dagoena, soilik eraikitzen hasi zena eta lubaki handi bat baino mantentzen ez dena, lubaki hau, hil ganbera jartzeko egin zelarik.
Aurrekoa Neferirkara Kakai |
Egiptoko faraoia Egiptoko V. dinastia |
Ondorengoa Neferefra-Isi |