Shillelagh

Shillelagh makilak ikusgai.

Shillelagha (irlanderaz sail éille) Irlandako usadiozko irlandar zurezko makila da. Berez, begidun makila lodiz egiten da eta oinez ibiltzeko nahiz arma edo aurkariak jipoitzeko erabiltzen da. Irlandari eta irlandar folkloreari estuki lotuta dago. Euskal makila antzekoa da.

Shillelagh makilak ohitura legez elorri beltz edo haritz zurez egiten dira. Zura gurinez estali eta tximinia baten gainean ondu dadin ipintzen da, makilen ezaugarriko kolore ilun distiratsua jaso dezan. Mutur batetik barnetik hustu eta astunagoa izan dadin, berunez ere betetzen da, usadiozko bi liberako pisua izan arte: makila mota horri "makil kargatua" ("loaded stick") esaten zaio. Oin bat luze izaten dira (gutxi gorabehera, lurzorutik norberaren eskumuturreraino distantzia, ukalondoa arinki uzkurtuta). Makil gehienek helduleku estua dute, haren bidez aurkaria astintzeko edo. Bestalde, makila gehienek uhal bat ere ute (hortik datorkio irlanderazko izena), makila arrunten antzekoa, jabeak makilari hobeto hel diezaion.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]