Sierra Maestra | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Pico Turquino |
Garaiera | 1.974 m |
Mota | mendikate |
Luzera | 240 km |
Zabalera | 30 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 20°04′11″N 76°25′32″W / 20.0697°N 76.4256°W |
Herrialdea | Kuba |
Kubako probintzia | Granmako probintzia |
Sierra Maestra Kubako ekialdeko mendikatea da, Oriente probintzian dagoena.
250 km-ko luzera du. Kostaldearen paraleloan doa, Guantánamotik Cruz lurmuturrera bitartean. Sierra Maestrako eta Kuba osoko gailur nagusia Turquino da (1.974 m).
Kobre-, burdin- eta manganeso-meategiak daude.
Gran Piedra izeneko parke nazionala dago han.
Mendikate honetan hasi zituen bere ekintzak, 1956ko abenduan, Fidel Castrok zuzentzen zuen gerrillari taldeak, Batistaren diktaduraren kontra.
Artikulu hau Kubako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |