Sifoi

Sifoi.

Sifoi U forma duen hodi alderanztua da, alde bat bestea baino luzeagoa duena, eta maila edo garaiera desberdinetan dauden ontzietako isurkariak batetik bestera pasatzeko erabiltzen dena. Sifoiak funtzionatzea nahi bada aurrez hodia isurkariz bete behar izaten da.

Ur karbonikoa presioan duen beira lodiko botila ere bada; palanka bat duen metalezko txapel batez estalia izaten da, eta palanka hori zapaltzean hodi batetik isurkaria ateratzen da.

Sifoi deitu arren bestelako funtzionamendua duten elementuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badira elementu batzuk sifoi izenak jaso arren, sifoiaren oinarri hidraulikoarekin ez dabiltzanak.

Sifoi alderantzikatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Sifoi alderantzikatu»

Ingeniaritza Zibilean, ura presio atmosferikoan duen grabitate bidezko ur-garraio sistema batean sifoi alderantzikatu deitu ohi zaio sakonune bat zeharkatzeko (izan bailara, errepide edo egitura), presiopean dagoen ubide tarteari.

Ur gasduna gordetzeko botila, barneko ura ateratzeko sakatzen den giltza moduko bat duena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.