Silver Streak (filma)

Silver Streak (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1976
IzenburuaSilver Streak
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoamisteriozko zinema, Buddy filma, comedy thriller (en) Itzuli, action comedy film (en) Itzuli eta krimenezko filma
Iraupena114 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Toronto
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Arthur Hiller
Gidoigilea(k)Colin Higgins
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaMiller-Boyett Productions (en) Itzuli
[[Kategoria:Miller-Boyett Productions (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaDavid Bretherton
Bestelako lanak
MusikagileaHenry Mancini
Argazki-zuzendariaDavid M. Walsh
Historia
Nominazioak

IMDB: tt0075223 Filmaffinity: 878361 Allocine: 111815 Rottentomatoes: m/1019017-silver_streak Mojo: silverstreak Allmovie: v44757 TCM: 90198 Metacritic: movie/silver-streak TV.com: movies/the-silver-streak Netlix: 60010891Edit the value on Wikidata

Silver Streak (Hego Euskal Herrian Chicagoko Espresoa eta Ipar Euskal Herrian Transamerika Espresoa) 1976ko Arthur Hiller estatubatuar zinema zuzendariaren thriller filma bat da. Gene Wilder, Jill Clayburgh, Richard Pryor eta Patrick McGoohan aktoreek antzeztu zuten. Gene Wilder eta Richard Pryor aktoreek elkarrekin batera antzeztu zuten lehenbiziko filma izan zen, ondorengo 1980ko hamarkadako urteetan umorezko filma askotan ohiko aktore bikote komiko arrakastatsua osatua zuten.

Soinu onenaren Oscar Saria eta Aktore onenaren Urrezko Globoaren (Gene Wilder) izendapenak jaso zituen.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

George Caldwell (Gene Wilder) Chicagon bizi den bere arrebaren ezkontzara trenean doan eta Los Angelestik atera berri den liburu argiratzaile bat da. Treneko afarian Georgek Hilly Burns (Jill Clayburgh) ezagutuko du, Schreiner irakaslearen idazkaria, Schreiner Chicago Arte Institutuan Rembrandt margolariari buruzko bere liburu berria aurkeztera doan historialari eta arteari buruzko idazlea da. Hillyrekin amodizko gau bat igaro ostean, George irakaslearen hilketaren lekuko izango da. Guztiz harrituta, Georgek gertatutakoa ikertzea erabaki eta nahi gabe hilketa horren antolatzailea den Roger Deverau (Patrick McGoohan) kriminala ohartaraziko du, azken honek George hilketaren lekukoa izan dela jakinik bere morroiak hura ere akatzera bidaliko ditu. Deverau k ere ez daki guztiak Chicagora doan trenan bertan FBI agente batek (Ned Beatty) bera ere ikertzen ari dela.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]