Simon Conway Morris | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Carshalton, 1951ko azaroaren 6a (73 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bristolgo Unibertsitatea Cambridgeko Unibertsitatea King's College School (en) |
Tesi zuzendaria | Harry B. Whittington |
Doktorego ikaslea(k) | Graham Budd (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | paleontologoa, ikertzailea, biologoa eta evolutionary biologist (en) |
Enplegatzailea(k) | The Open University (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | International Society for Science and Religion (en) Royal Society |
Simon Conway Morris (Carshalton, 1951ko azaroaren 6a - ), paleontologo eta astrobiologo ingelesa da, Kanbriar garaino Burgess Shale aztarnategiko fosilen inguruan egindako ikerketengatik mundu mailan ezaguna.
Londres hegoaldeko Sutton boroughean dagoen Carshaltonen jaio zen eta ikasketak Londresen egin ondoren Bristolgo Unibertsitatean geologia ikasketak egin zituen[1]. Cambridgeko Unibertsitatera joan zen ondoren[2] eta Harry B. Whittington paleontologo ezaguna izan zuen irakasle. 1996an The History in our Bones hitzaldia emanez Royal Societyko kide bihurtu zen 39 urte baino ez zituela[2]. 1987an Walcott domina[3] eta 1998 urtean Lyell domina eskuratu zituen[2], Geologiako sari preziatuenak hain zuzen ere.
Cambridgeko Unibertsitateko Lur Zientzien mintegiaren arduraduna da 1995 urtetik[4] eta bertan Burgess Shaleko fauna aztertu du, bai eta Kanbriarreko leherketari loturiko beste hainbat aztarnategietatik jasotako fosilak ere, hala nola Txinatik edota Groenlandiatik.
1972 urtean Derek Briggs irlandarrarekin elkarlanean eta Harry B. Whittingtonek gidatuta Burgess Shale aztarnategiko filum ugari zehaztu zituen, ktenoforoetatik hasi eta ornodun goiztiarretaraino[5]. Lehenengo lanak priapulidoen[6] eta poliketoen[7] inguruan argitaratu zituzten eta 1976 eta 1977 artean espezie bakarreko bost animalia filum deskribatu zituen, Nectocaris pterix eta Amiskwia sagittiformis besteak beste.
The Crucible of Creation (Oxford University Press, 1998) liburuan azaldu zituen identifikaturiko espezie guztiak[2]. Hurrengo urteetan fosil desberdinen eboluzio konbergentziak identifikatzen aritu da, zuhaitz filogenetikoak eratuz. Life's Solution: Inevitable Humans in a Lonely Universe[2] liburuan zentzumenen (ikusmena, usaimena, ekolokazioa eta inteligentzia) eboluzio paraleloetan oinarrituz konbergentzia hauen deskribapen zehatzak egin zituen.
2017ko urtarrilean bere taldeak poltsa itxurako deuterostomiorik goiztiarrena deskribatu zuen, Saccorhytus, duela 540 milioi urte bizi izan zena[8]. Ornodunen arbasorik zaharrena da beraz.