Simona Atzori | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Milan, 1974ko ekainaren 18a (50 urte) |
Herrialdea | Italia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Mendebaldeko Ontarioko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, dantzaria eta idazlea |
simonarte.com |
Simona Atzori (Milan, Lombardia, 1974ko ekainaren 18a) XXI. mendean aktiboa den artista, dantzari eta margolari italiarra da.
Simona Atzori artista eta dantzaria da. Besorik gabe jaioa, oinak erabiltzen ditu marrazteko, idazteko eta eguneroko gainontzeko ekintza guztiak egiteko.[1]
Gazte-gazte zela, saiakerak egin zituzten protesiak egokitzeko, baina oso azkar baztertu zituen, azalduz oso astunak eta ez praktikoak aurkitzen zituela, eta askoz errazagoa zitzaiola bere oinak erabiltzea zereginak egiteko.
Lau urte zituela hasi zen margotzen, eta Mario Barzon artista berehala ohartu zen zuen haren talentuaz: animatu eta babestu egin zuen. 1983an, Association artistes de la bouche et du pied du monde elkartearen beka bat jaso zuen.[2]
Bere karrera hasierako une erabakigarri bat Joan Paulo II.a Aita Santuarekin izandako audientzia bat izan zen, zeinetan bertan Aita Santuaren beraren erretratu bat aurkeztu zion.[2]
1996an, Western Ontarioko Unibertsitatean (Kanada) hasi zen ikasten. Ikusizko arteen ikastaroak bere bizitzako bi pasioak (pintura eta dantza) konbinatzeko aukera eman zion, eta, 2001ean, diploma lortu zuen, aipamen eta guzti.
2006ko martxoaren 10ean, Simonak Turingo Paralinpiar Jokoen irekiera-ekitaldian , performance dantzatu bat egin zuen.[2]
Azken urteetan, Pescara Dance Festival jaialdian parte hartu du Simonak, eta dantzari eta koreografoei ematen zaien Atzori saria antolatu.[2] Gaur egun ere sortzen eta bere lana mundu osoan erakusten jarraitzen du.[3]