Aplikazio geruza | DNS, FTP, HTTP, HTTPS, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago |
Aurkezpen geruza | ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago |
Saio geruza | NetBIOS, gehiago |
Garraio geruza | SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago |
Sare geruza | AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago |
Lotura geruza | ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago |
Geruza fisikoa | Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago |
*OSI ereduaren arabera |
Sarea kudeatzeko protokolo sinplea edo SNMP (Simple Network Management Protocol), konputagailu-sareko gailuen artean kudeaketarako informazioa trukatzea ahalbidetzen duen aplikazio-mailako sare protokoloa da. SNMP erabiltzen duten gailuak hainbat dira, esate baterako, routerrak, switchak, zerbitzariak, lan-estazioak, inprimagailuak eta modem-bastidoreak. Kudeatzaileei aukera ematen die sarearen funtzionamendua monitorizatzeko, arazoak bilatu eta konpontzeko eta honen hazkundea planifikatzeko.
SNMP IETFk definitutako Interneteko protokolo-suitearen osagai bat da. Sarea kudeatzeko arau multzo batez osatuta dago; horrez gain, protokoloa aplikatzeko geruza batez, eskemaren datu-base batez eta datu-objektuen multzo batez osatuta dago. SNMPko 3 bertsio daude, baina gehien erabiltzen direnak SNMP 1. bertsioa (SNMPv1) eta SNMP 2. bertsioa (SNMPv2) dira.
SNMPren ohiko erabileretan kudeatzaile batek edo gehiagok informatika sare bateko gailuak kudeatzeko eginkizuna dute. Kudeatutako sistema bakoitzean, une oro, agente izeneko softwarea duen gailu bat exekutatzen da, kudeatzaileak beharrezkoa duen informazioa SNMP bidez agenteari eskatzen dio eta honek eskatutakoa bueltan bidaltzen dio. SNMP agenteek aldagai gisa jasotzen dituzte kudeatutako sistemei buruzko datuak. Protokoloak aktiboki kudeatzeko lanak egitea ere ahalbidetzen du, hala nola, aldaketa eta konfigurazio berri bat ezartzea, aldagai horiek urrunetik aldatuz. SNMP bidez eskura daitezkeen aldagaiak hierarkietan antolatuta daude. Hierarkia horiek eta beste metadatu batzuk (aldagaiaren mota eta deskribapena, adibidez) kudeaketarako informazio basearen (MIB) arabera deskribatzen dira.
Kudeaketarako informazio base bat (Management Information Base, MIB) hierarkikoki antolatuta dagoen informazio base bat da. MIBa atzikitzeko sare kudeaketa protokolo bat erabiltzen da, adibidez, SNMP. MIBa Abstract Syntax Notation One (ASN.1) notazio estandar eta malguaz deskribatuta dago.
Kudeatutako gailu baten ezaugarri espezifikoen edozein zenbaki kudeatutako objektu bat da. Kudeatutako objektuak, funtsean, aldagarriak diren objektu-instantzia batez edo gehiagoz osatuta daude. Kudeatutako bi objektu mota daude: eskalarrak eta tabularrak. Objektu eskalarrek objektu-instantzia bakar bat definitzen dute; aldiz, objektu tabularrek lotutako objektu-instantzia ugari definitzen dituzte, MIB tauletan taldekatuta daudenak.
Kudeatutako objektu baten adibide bat atInput da: objektu instantzia soil bat duen objektu eskalar bat da, zeina router baten interfaze baten sarrerako AppleTalk pakete kopuru osoa adierazten duen balio osoa den.
Objektu-identifikatzaile batek (object ID) MIB hierarkian kudeatutako objektu bat bakarrik identifikatzen du. MIB hierarkia erro anonimoa duen zuhaitz gisa adieraz daiteke, eta mailak hainbat erakundek esleitzen dituzte.
Zuhaitzaren goiko aldean dauden objektuen identifikatzaileak erakunde estandar desberdinetakoak dira, eta zuhaitzaren beheko aldean dauden objektuen identifikatzaileak, berriz, erakunde elkartuek jartzen dituzte. Fabrikatzaileek adar pribatuak defini ditzakete, beren produktuen kudeaketarako beharrezkoak diren objektuak barne. Estandarizatu ez diren MIBak esperimentazio-adarrean kokatzen dira.
AtInput administratutako objektua izen honekin identifika daiteke: iso.identified-organization.dod.internet.private.enterprise.cisco.temporary. AppleTalk.atInput edo objektuaren deskribatzaile baliokidea 1.3.6.1.4.1.9.3.3.1.
SNMPk Interneteko protokolo-multzoa aplikatzeko geruzan jarduten du (OSI ereduko 7. geruza). SNMP agenteak eskaerak jasotzen ditu UDP 161 portutik. Kudeatzaileak agentearen 161 portura bidal ditzake eskaerak eskuragarri daukan jatorrizko edozein portutatik. Agentearen erantzuna kudeatzailearen jatorrizko portura itzuliko da. Berriz, kudeatzaileak 162. portuan jasotzen ditu jakinarazpenak (Traps eta InformRequests). Agenteak eskura daukan edozein portutatik sor ditzake jakinarazpenak. SNMPv1-ek bost protokolo-datu-unitate (PDU) zentral zehazten ditu. SNMPv2-n beste bi PDU gehitu ziren, GetBulkRequest eta InformRequest eta SNMPv3-ra luzatu ziren.
SNMPren PDU guztiak honela eraikitzen dira:
Kudeatutako gailuak oinarrizko lau SNMP komando erabiliz monitorizatzen eta kontrolatzen dira: irakurketa, idazketa, jakinarazpena (Trap) eta zeharkako eragiketak (transversal).
Irakurtzeko komandoa:NMS batek sareko elementuak monitorizatzeko erabiltzen du. NMSak hainbat aldagai aztertzen ditu, kudeatutako gailuek gordetzen dituztenak.
Idazteko komandoa: NMS batek sareko elementuak kontrolatzeko erabiltzen du. NMSak kudeatutako gailuen barruan biltegiratutako aldagaien balioak aldatzen ditu.
Jakinarazpen-komandoa (Trap): kudeatutako gailuek NMS bati gertaeren berri modu asinkronoan emateko erabiltzen dute. Gertaera mota bat gertatzen denean, kudeatutako gailu batek jakinarazpen bat bidaltzen du NMSra.
Zeharkako eragiketak: NMS batek kudeatutako gailu batek zer aldagai jasaten dituen zehazteko eta aldagaien tauletan informazioa sekuentzialki biltzeko erabiltzen du, adibidez, bideratze-taula baten informazioa lortzeko.
Lehen aipatutako oinarrizko eragiketak egiteko, SNMP protokoloak konexiora bideratu gabeko zerbitzu bat (UDP) erabiltzen du, kudeatzailearen eta agenteen artean mezu-multzo txiki bat (PDUak) bidaltzeko. Horrelako mekanismo baten erabilpenak ziurtatzen du sarea kudeatzeko zereginek ez dutela eraginik izango haren errendimendu orokorrean. Kontrol- eta berreskuratze-mekanismoak erabiltzea saihesten da; hala nola, konexiora bideratutako zerbitzu batenak, adibidez, TCP.
Hauek dira SNMPrako erabili ohi diren portuak:
Portua | Deskribapena |
---|---|
161 | SNMP |
162 | SNMP-trap |
Kontsultak eta erantzunak bidaltzeko erabiltzne diren paketeak ondoko egitura dute:
Version | Comunity | SNMP PDU |
---|
GetRequest, GetNextRequest, SetRequest eta GetResponse mezuek egitura hau erabiltzen dute SNMP PDU eremuan:
PDU-type | req-id | Error-status | Error-index | Variable-bindigs |
---|
Mezu honen bidez, NMSak agenteari eskatzen dio intereseko objektu baten balioa bere izenaren bidez bidaltzeko. Erantzun gisa agenteak eskaera arrakastatsua izan den ala ez adierazten duen erantzuna bidaliko du. Eskaera zuzena izan bada, erantzun mezuak eskatutako objektuaren balioa jasoko du. Mezu hau objektu baten balioa edo hainbat objekturen balioak jasotzeko erabil daiteke, zerrendak erabiliz.
Mezu hau objektuen taula bat zeharkatzeko erabiltzen da. Objektu baten balioa jasotzeko GetRequest mezu bat erabili ondoren, GetNextRequest mezua erabil daiteke taularen hurrengo objektuarekin eragiketa bera errepikatzeko. Aurreko eragiketaren emaitza kontsulta berrirako erabiliko da. Horrela, NMS batek luzera aldakorreko taula baten koltsulta egin dezake, dagoen ilara bakoitzerako informazio guztia ateraz.
Mezu mota hau NMSk agente baten objektuen balioak aldatzeko erabiltzen du. Eragiketa hori egiteko, NMSk objektuen izenen zerrenda bat bidaltzen dio agenteari, dagozkien balio berriekin.
Mezu hau agenteak GetRequest, GetNextRequest, GetBulkRequest edo SetRequest mezu bat erantzuteko erabiltzen du. "Request identifikatzailea" eremuan, erantzuten ari den "request" aren identifikatzaile bera du.
Agenteak Trap bat sortzen du kudeaketa-prozesu bati zenbait baldintza eta egoera-aldaketa jakinarazteko.
Mezu hau SNMP protokoloaren 2. eta 3. bertsioa erabiltzen duen NMS batek erabiltzen du. Datu-transmisio luzea eskatzen denean; hala nola, taula luzeak monitorizatzeko. Protokoloaren 1. bertsioan erabilitako GetNextRequest mezuaren antzekoa da, baina GetBulkRequest askoz ere metodo azkarragoa eta eraginkorragoa da, mezu bakar baten bidez taula osoa eskatu daiteke eta.
SNMP protokoloaren 2. eta 3. bertsioa erabiltzen duen NMS batek horrelako mezu bat transmititzen dio ezaugarri berdinak dituen beste NMS bati. Kudeatutako objektuei buruzko informazioa jakinarazteko, 4. mailako protokoloa, TCP, erabiliz.
Sarearteetan eta Konputagailu Sareen ingeniaritzan, Request for Comments (“iritzi/komentario eskaerak” moduan uler daitezkeenak) dokumentuak, RFC akronimoez ezagunak, interneteko teknologien ikerketa, garapen eta metodologia aplikaziora zuzendutako dokumentu sorta bat dira.