Sinestia (Hestia greziar jainkosaren izenetik dator, sin- aurrizkiarekin: “elkarrekin”) objektu planetario hipotetiko bat da, donut formakoa, oso bizkor biratzen dena eta haitz lurrunduz osatua. Zenbait ikerketaren arabera, sor liteke zeru-gorputzen talkaren ondorioz. Objektu birakarien talka erraldoiak ordenagailuren bidez simulatuta, sinestia bat sor liteke, baldin eta momentu angeluarra handiagoa bada ko-errotazioaren muga baino.[1]
Zenbait ikertzaileren iritziz, litekeena da Ilargia eta Lurra sinestia bakar baten ondorioz sortu izana orain 4.500 milioi urte proto-Lurrak eta beste protoplaneta batek talka eginda. Horrek esplikatuko luke Lurrak eta Ilargiak osagai isotopiko berdinak izatea.[2]