Groenlandian iparralderen dagoen J.P. Koch fiordoaren ekialdeko ertzean kokaturiko sei eremutan aurkitu dira foslak[1]. Kanadako Burgess Shale aztarnategi ezaguna baino 10-15 milioi urte zaharragoa da, Txinako Maotianshan Shales-en garaikidea. Duela 518 eta 508 milioi urte artean eratu zen[2]. Analisi geokimikoek erakutsi dutenez aurkituriko izakiak gutxieneko oxigenoaren mugan bizi ziren eta oxigeno gabezia horri esker kontserbatu izan dira fosilak halako egoera onean[3].
A. Higgins-ek aurkitu zuen 1984 urtean egindako espedizio geologiko batean. 1987an Simon Conway Morrisek ikerketaren emaitzak argitaratu zituen eta ordutik aurrera Conway Morris berak eta J. S. Peelek hainbat espedizio gidatu zituzten bertara[4].
Artropodoak dira nagusi Sirius Passet aztarnategiko fosilen artean, hala ere trilobiteen bi espezie baino ez dira aurkitu[5]. Honako genero hauek aurkitu dira:
↑Hammarlund, Emma U.; Smith, M. Paul; Rasmussen, Jan A.; Nielsen, Arne T.; Canfield, Donald E.; Harper, David A. T.. (2019). The Sirius Passet Lagerstätte of North Greenland-A geochemical window on early Cambrian low-oxygen environments and ecosystems. Geobiology. 17:, 12-26 or..