Skol Brasilgo garagardo marka bat da. Danimarkako Carlsberg enpresaren marka bat da, eta AmBev enpresak herrialde hegoamerikarrean ekoizteko lizentzia du. Izena suedierazko skål-etik dator, "zuen osasunera" esan nahi duena. Brasilgo merkatuan gehien saltzen den garagardo marka da. Halaber, Skol markako garagardo mota desberdinak saltzen dira: Pilsen, beats, chope claro eta escuro izenekoak.