Slemish Sliabh Mis | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 437 m |
Prominentzia | 150 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | Irlanda_type:_scale:_dim:_globe:Earth 54°52′55″N 6°05′49″W / 54.8819°N 6.0969°W |
Honen parte da | Glens of Antrim |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ipar Irlanda |
County of Northern Ireland | Antrimeko konderria |
Leku geografikoa | Glens of Antrim |
Slemish edota Slieve Mish (irlanderaz Sliabh Mis) Ipar Irlandako Antrim konderrian dagoen mendi bat da. Ballymena udalerritik kilometro batzuk ekialdera dago. 437 metroko garaiera du.
Berez oso garaiera apaleko muino edo mendia izan arren, Irlanda orokorrean uharte eta herrialde laua denez, bere itxurak oso nabarmen egin eta inguruko ordokietatik ikusgai den mendia da, ondorioz eskualdean nahiko mendi sinbolikoa da.
Bertako usadioaren arabera, San Patrizio elizgizon bilakatu eta irlandarrak kristautu aurretik, Gales jaioterrian mutikoa zela irlandar itsaslapurrek bahitu eta Irlandan esklabo edo morroi zela, eremu honetan hazi eta mendiaren magalean artzain izan omen zen, orduantxe Jainkoa topatu omen zuen.
Paleogenoan sorturiko sumendi lepo baten aztarna da, hortik gaur egun duen itxura.