Smaragde Mbonyintege | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
2006ko urtarrilaren 21a - 2023ko maiatzaren 2a ← Anastase Mutabazi (en) ![]() Elizbarrutia: Kabgayiko elizbarrutia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kabgayi, 1947ko otsailaren 2a (77 urte) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Smaragde Mbonyintege (Kabgayi, 1947ko otsailaren 2a) ruandar elizgizon katolikoa da, 2006tik 2023ra Kabgayiko apezpikua izan zena.
Smaragde Mbonyintege 1947an jaio zen. 1960ko maiatzaren 20an bataiatu zuten eta urte bereko uztailaren 5ean sendotza egin zuen. Lehen eta bigarren mailako ikasketak eskola katolikoetan egin zituen eta geroago Kigaliko San Paulo apaizgaitegi txikian ikasi zuen[1].
Filosofia (1969tik 1972ra) eta teologia (1972tik 1975era) Nyakibandako San Karlos Borromeo apaizgaitegi nagusian ikasi zituen. 1975eko uztailaren 20an apaiztu zen Cyezako parrokian. 1979tik 1983ra teologia espirituala ikasi zuen Erromako Unibertsitate Gregoriano Pontifikalean[1][2].
1983tik 1996ra Nyakibandako apaizgaitegiko irakasle eta zuzendari espirituala izan zen, eta 1996an apaizgaitegiko zuzendari izendatu zuten. Horrez gain, Urumuri rwa Kristu aldizkaria zuzendu zuen 1989an. 2006ko urtarrilaren 22an Benedikto XVI.a aita santuak Kabgayiko apezpiku izendatu zuen. Martxoaren 26an apezpiku ordenatu zuten. Lumen Christi spes mea leloa hautatu zuen. 2009an Ruandako apezpiku-konferentziako buru bilakatu zen[1].
2023ko maiatzaren 2an Frantzisko aita santuak bere erretiroa onartu zuen[3][4].