Sofia Magdalena Danimarkakoa

Sofia Magdalena Danimarkakoa

Queen Consort of Sweden (en) Itzuli

1771ko otsailaren 12a - 1792ko martxoaren 29a
Louisa Ulrika of Prussia (en) Itzuli - Frederica of Baden (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaChristiansborg jauregia1746ko uztailaren 3a
Herrialdea Danimarka
 Suedia
HeriotzaUlriksdal jauregia1813ko abuztuaren 21a (67 urte)
Hobiratze lekuaRiddarholmen eliza
Familia
AitaFrederiko V.a Danimarkakoa
AmaLouise of Great Britain
Ezkontidea(k)Gustavo III.a Suediakoa  (1766ko azaroaren 4a -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Oldenburg (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakezkontidea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Find a Grave: 9482138 Edit the value on Wikidata

Sofia Magdalena Danimarkakoa (danieraz: Sophie Magdalene af Danmark; Kopenhage, 1746ko uztailaren 3a - Stockholm, 1813ko abuztuaren 21a) Suediako erregina ezkontidea izan zen 1771tik 1792ra, Gustavo III.aren emazte bezala. Frederiko V.aDanimarkakoa eta Louisa erregeen alaba zen.

Lau urte zituenetik, Sofia Magdalena Suediako Gustavo printze oinordekoarekin emaztegai bilakatu zen, Suedia eta Danimarkaren arteko adiskidetasun itun batean. Konpromisoa kapelen alderdiaren negoziazioen emaitza izan zen, Suediako legebiltzarrean gailendu zena. Suediako erregeak eta printzearen gurasoak, ezkontzaren aurka agertu ziren, neurri batean Adolfo Federiko Suediakoaren familiak Oldemburgoko Etxearekiko zuen etsaitasunagatik, Danimarkan nagusi zena. Hala ere, garai hartako Suediako monarkiaren ahuleziak ezinezko bihurtu zuen ezkontza bertan behera geratzea, batez ere 1766an printzeak bere baimena eman zuenean.

Ezkontza Kopenhageko Christiansborg gazteluan egin zen, 1766ko urriaren 1ean, eta, ondoren, Stockholmon, urte bereko azaroaren 4an.

Ezkontza ez zen arrakastatsua izan, neurri batean bien arteko ezberdintasunengatik, baina baita Luisa Ulrica erreginaren esku-hartzeagatik ere.. Gustavok jarduera politiko gogorrak egiten zituen bitartean, Sofia Magdalena uzkur, lotsati eta serioa zen; garaiko kultura, arte eta literaturarekiko interesa erakusten zuen, eta ez zen inoiz Stockholmeko gortera ohitu. Ezkontzaren harremana hotza eta urruna izan zen.

Bere senarra 1771n tronura iritsi zen eta Sofia Magdalena erregina izendatu zuten 1772ko maiatzaren 29an.

1775etik aurrera, Adolf Fredrik Munck af Fulkila kondeak, Sofia eta Gustavo errege bikotearen lagunak, erregeen arteko hurbilketa bultzatu zuen. Egoera horretan jaio zen printze oinordekoa, Gustavo Adolfo, 1778ko azaroaren 1ean, eta 1782an Carlos Gustavo. Orduan, senar-emazteek eskandalua sortu zuten, printzeak Muncken semeak zirela zioten zurrumurruek, ustez Luisa Ulrich erregina amak zabaldutakoak. Herrialdean zehar, erregea homosexuala zelaren zurrumurrua zabaldu zen, orregatik, emaztearekiko ustezko arbuioa egotzi zitzaion.

1783an Carlos Gustavo hil ondoren, bikotea behin betiko urrundu zen. 1792an alargun, Gustavo III.aren hilketaren ondoren, Sofia Magdalena lasaitasunean murgildu zen. Gustavo IV.a Adolfo semearen erregealdian jarduera politiko gutxiagoetan hartu zuen parte. 1809an, bere seme Gustavo Adolfok tronuari uko egin zionaren lekuko izan zen. Bere koinatu Karlos XIII.aren erregealdian, Stockholmetik gertu dagoen Ulriksdal jauregira joan zen, non 1813ko abuztuaren 28an hil zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «Sophia Magdalena - Svenskt Biografiskt Lexikon» sok.riksarkivet.se (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]