Sofrosina | |
---|---|
Ezaugarriak |
Sofrosina (Sophrosyne edo Sophrosine, grezierazko σωφροσύνηetik) greziar mitologian, diskrezioa, autokontrola eta neurritasuna pertsonifikatzen zuen daimon edo izpiritu bat zen. Bere baliokidea erromatar mitologian, Sobrietas zen (Soiltasuna).
Erebo eta Nixen semea zen, eta Pandoraren kutxatik ihes egin zuen izpirituetako bat izan zen honek ireki zuenean. Orduan, Sofrosinak Olinpora ihes egin zuen, giza arraza betirako utziz.
Urrezko astoan, Apuleiok, pasioa eta lizunkeriaren jainkosa zen Afroditaren etsai bezala agerrarazten du. Platonek, harmoniaren ideia pitagorastarrarekin lotzen zuen.
Hipatia Alexandriakoa, kristauek erahilda hil zen arte birjina eta zientziari emana mantendu zen emakume filosofo helenistikoa, Sofrosineren adibide bezala jartzen da.
Aro modernoko artearen historialarien interpretazio propioan, sofrosinea, K.a. V. mendeko eta K.a. IV. mendeko eskultura greziarren ekoizpenetan irudikatu zen edertasun klasikoan adierazten zen. Fidias, Polikleto edo Praxitelesek, bikaintasuna bilatzen zuten harmonian, orekan eta proportzioan.
Pertsonaia honek, 134 Sofrosina asteroideari izena ematen dio