Soinu-efektua edo audio-efektua artifizialki sortutako edo eraldatutako soinua da, zinemagintzan, telebistan, musika grabaziotan, bideo-jokoetan, marrazki bizidunetan, zuzeneko antzerki edo musikaletan eta bestelako euskarrietan helburu artistikoarekin edo edukiak sortzeko erabiltzen den soinua. Zineman eta telebistako produkzioetan, soinu-efektuak grabatu eta erreproduzitu egiten dira eduki narratibo edo sortzailea emateko, elkarrizketarik edo musikarik gabe. Terminoa grabazio batean erabilitako prozesuari aplikatzen zaio maiz, ez grabazioari berari. Zinema eta telebistako produkzio profesionalean, elkarrizketa, musika eta soinu-efektuak elementu bereizi gisa tratatzen dira.
Zinema-produkzio batean entzuten ditugun ia soinu guztiak postprodukziokoak dira, hau da, ez dira benetako ekintzakoak. Horri foley soinua[1] deitzen zaio zineman irudiaren arabera sinkronizatzen diren soinu-efektuen sortzailea Jack Foley izan zelako. Foley Artistek grabatzen dituzte soinu horiek.[2]
Soinu-efektu horiek hiru ataletan bana daitezke:
Bideojokoetako soinuaz hitz egiteko, soinuaren diseinua aipatu behar da. Ezin da musikaz bakarrik hitz egin, entzun ditzakegun zaratak asko dira : jauziak, pausoak, ateak, elkarrizketak, soinu-banda eta giro-soinua. Laburbilduz, gure bideojokotik datorren edozein soinu.
Erabileraren arabera bana daitezke:[3]