Sol maior | |
---|---|
Musika | |
Tonalitate erlatiboa | Mi minor |
Tonalitate paraleloa | Sol minor |
Notak | |
sol, la, si, do, re, mi, fa#, sol |
Sol maiorra (Sol M Europako notazioan eta G notazio amerikarrean ere) da eskala maiorrak sol notatik abiatuta duen tonalitatea. Hala, eskala notak hauek dira sol, la, si, do, re, mi eta fa. Gako-armadurak sostenitu bakar bat du (fa). Haren erlatibo minorra mi minor tonalitatea da, eta haren tonalitate homonimoa sol minorra da
Johann Sebastian Bach-en musikan, Alfred Einsteinen arabera, "sarritan, 6/8 konpasean kateatutako erritmoen tonalitatea da sol maiorra" eta aro barrokoan, sol maiorra hartu zen "bedeinkazioaren tonalitatea" gisa. Sinestesian erabiltzen da kolore laranja irudikatzeko.
Scarlattik teklaturako idatzi zituen 555 sonatetatik, 69 sol maiorrean daude, eta 12 dira Haydnen 104 sinfonien artean. Beethovenek, bestalde, oso gutxitan erabili zuen sol maiorra; era horretako bere orkestra-lan garrantzitsu bakarra Pianorako 4. kontzertua da.
Sol maiorreko orkestra-obretarako, bi tinbalak, normalean, sol eta re notetan afinatzen dira, bostun bateko distantzian, laudun baten distantzaren ordez, beste tonalitate batzuetan gertatzen den bezala.
Eskala diatonikoak eta tonalitateak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezkerreko zutabeko zenbakiak adierazten du eskalak zenbat sostenitu eta bemol dituen. |