Soldier Blue | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1970 |
Izenburua | Soldier Blue |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna, gerra-filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 112 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ralph Nelson |
Gidoigilea(k) | John Gay |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Gabriel Katzka (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Roy Budd |
Argazki-zuzendaria | Robert B. Hauser |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Colorado |
Soldier Blue (euskaraz Soldadu Urdin) 1970eko Ralph Nelson estatubatuar zinema zuzendariare western filma errebisionista bat da. Theodore V. Olsen idazlearen Arrow in the Sun ("Gezia Eguzkian") eleberrian oinarritua dago. Candice Bergen, Peter Strauss eta Donald Pleasence aktoreek antzeztu zuten.
Filmak Mendebalde Urrunan gizon zuriak amerindiarrenganako izan zuen jarrerakin oso kritikoa da, gizon zuria modu ankerrean eta irudi latzekin irudikatzen duelarik, tartean 1951ko Sand Creekeko sarraskia agertzen delarik.
Cheyenne talde batek estatubatuar soldaduen ordainsaria daraman zaldigurdi talde militar bat erasotu du, hartatik bi lagunek bakarrik biziraungo dutelarik: Cresta Lee (Candice Bergen), ofizial baten emaztegaia, eta Honus Ganz soldadua (Peter Strauss). Biak ere Reunion gotorlekura iristeko sekulako odisea biziko dute. Bitartean, Iberdson (John Anderson) kolonel ankerraren gudarosteak cheyenne herria gupidarik gabe nola sarraskitzen duen lekuko zuzenak izango dira.