Solomon R. Guggenheim | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Filadelfia, 1861eko otsailaren 2a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 1949ko azaroaren 3a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Salem Fields Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Meyer Guggenheim |
Ama | Barbara Meyer |
Ezkontidea(k) | Irene Guggenheim (en) (1895 - ezezaguna) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Leinua | Guggenheim family (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arte bildumagilea, ekintzailea eta industrialaria |
Solomon Robert Guggenheim (Filadelfia, 1861eko otsailaren 2a-New York, 1949ko azaroaren 3a) enpresari eta aberats estatubatuarra, arte bildumagile eta filantropoa izan zen.[1]
Solomon Filadelfian jaio zen, Pennsylvanian. Familia judu baten altzoan jaio zen: aita Meyer Guggenheim zen eta Solomonen anaiak Simon, Benjamin eta Daniel ziren. Suitzan ikasi zuen, gero Estatu Batuetara itzuli zen meatzaritzan eta metalurgian familiako negozioan lan egiteko, urteak geroago Alaskan Yukon Gold Company sortu zuen.[2] 1904an Braden Copper Company sortu berriaren lehen presidentea izan zen; meategi hori munduko lurpeko meategirik handiena izatera iritsi zen. Irene M. Rothschildekin (1868-1954) ezkondu zen. 1919an bere negozioak utzi zituen bere arte bilduman buru belarri aritzeko; horretan, Hilla Rebay margolari alemaniarrak lagundu zion. 1937an Solomon R. Guggenheim Fundazioa sortu zuen, arte modernoaren garapena eta hedapena bultzatzeko asmoz. 1949an hil zen. Brooklyngo Salem Fields Cemetery hilerrian lurperatuta dago.[3]
New York hiriko Solomon R. Guggenheim Museoa, 1955 eta 1959 artean eraiki zen. Eraikinaren diseinua Frank Lloyd Wright arkitektoarena izan zen. Solomonen omenez haren izenarekin bataiatu zuten. Museo horren lan asko Salomonen bilduma pertsonaletik zetozen. Hiru alaba izan zituen, tartean Eleanor Guggenheim (gero Lady Castle Stewart bihurtua) eta Gertrude Guggenheim.