Sommaren med Monika | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1953 |
Izenburua | Sommaren med Monika |
Jatorrizko hizkuntza | suediera |
Jatorrizko herrialdea | Suedia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 96 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ingmar Bergman |
Gidoigilea(k) | Ingmar Bergman Per Anders Fogelström (en) |
Antzezlea(k) | |
Harriet Andersson Lars Ekborg (en) Åke Fridell (en) Renée Björling (en) Dagmar Ebbesen (en) Naemi Briese Åke Grönberg (en) Sigge Fürst John Harryson (en) Gösta Gustafson (en) Bengt Eklund Bengt Brunskog (en) Gert Fylking (mul) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Allan Ekelund (en) |
Konpainia ekoizlea | SF Studios (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Erik Nordgren |
Argazki-zuzendaria | Gunnar Fischer |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Stockholm |
Sommaren med Monika (euskaraz: «Uda Monikarekin») 1953ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta gidoigilearen film dramatiko bat da. Harriet Andersson, Lars Ekborg, Åke Fridell, Renée Björling eta Dagmar Ebbesen aktoreek antzeztu zuten.
Harry Lund (Lars Ekborg) Stockholmeko beira eta portzelana biltegi txiki bateko 19 urteko banaketa langile gazte bat da. Handik hurbil, barazki biltegi batean, Monika (Harriet Andersson) neska gaztean lan egiten du. Monika 17 urteko neska alai eta bizia da. Behin batez, Monikak Harry kafetegi batean ikusi eta hitz egiten hasiko zaio, honela bien arteko solasaldi bati ekinez. Honela elkarrekin ateratzen hasi eta azkenean elkar maitemindu egingo dira. Monikak bere aitarekin eztabaidatu ondoren bere etxea utzi eta Harryk ere bere nagusiarekin eztabaidatu ondoren lana utziko du. Hiriari jada ezerk lotzen ez dituenez, Harryren ontzitxoa hartu eta aste batzuk elkarrekin bakarka egoteko uharte batera joango dira.