Sommarlek | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1951 |
Izenburua | Sommarlek |
Jatorrizko hizkuntza | suediera |
Jatorrizko herrialdea | Suedia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 96 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ingmar Bergman |
Gidoigilea(k) | Ingmar Bergman Herbert Grevenius (mul) |
Antzezlea(k) | |
Maj-Britt Nilsson Birger Malmsten Alf Kjellin (mul) Gunnar Olsson (en) Stig Olin Renée Björling (en) Mimi Pollak (en) Annalisa Ericson (en) Georg Funkquist (en) Douglas Håge (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Allan Ekelund (en) |
Konpainia ekoizlea | SF Studios (en) |
Edizioa | Oscar Rosander (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Erik Nordgren |
Argazki-zuzendaria | Gunnar Fischer |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Stockholm |
Sommarlek (euskaraz Uda Tartea) 1951n Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako amodiozko drama film bat da. Maj-Britt Nilsson eta Birger Malmsten aktoreek antzeztu zuten.
Film honen hasieran amodiozko istorio bat agertzeaz gain, Bergmanek bere filmetan maiz ukitu ohi dituen gaiak jorratzen ditu: heriotzarekiko beldurra, emozio galeren ondorioz sortutako etsipena, familia laguntza emozional urriaren testuinguruan ipinia, norberaren nortasunaren etengabeko bilaketa, eta patuaren boterearen aurrean izua edo ezinegon saihestezinaren sentipena izatea.
1920ko hamarkadaren amaiera aldea. Marie (Maj-Britt Nilsson) bere lanbidean arrakastatsua den baina emozionalki urruna den ballet dantzari gazteak udaldi alai baten Henrik (Birger Malmsten) mutil gazteaz maitemindu eta elkarrekin batera amodio istorio ameslari eta eder bat biziko dute. Baina Henrik istripuz hil egingo da, eta gertakari eta galera latz horrek Marieri nortasun krisi sakona eragingo dio, era berean, bere burua berriz topatu edo birkokatzera derrigortuko du.