Sonia Garmers

Sonia Garmers

Bizitza
JaiotzaCuraçao1933ko urtarrilaren 9a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
Heriotza2025eko martxoaren 18a (92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta haur literaturaren idazlea
Jasotako sariak

Sonia Garmers (Curaçao, 1933ko urtarrilaren 9a) curaçaotar idazlea da, papiamentoz eta nederlanderaz idazten duena[1].

Lehenengo liburua, Cuentanan pa mucha, papiamentoz idatzi zuen 1956an. Hogei urte geroago nederlanderaz ere idazten hasi zen. Urte hartan Lieve koningin, hierbij stuur ik U mijn dochter liburua argitaratu zuen[1] eta Juliana erreginari eskaini zion, Garmersek bere lau alabak Herbehereetara ikastera bidali baitzituen[2].

1958an, Miep Diekmann herbeheretar idazlea ezagutu zuen, eta honek, besteak beste, liburu bat hobekien egituratzen irakatsi zion[2].

1973an, poesia bilduma bat argitaratu zuen Nydia Ecury eta Mila Palmekin elkarlanean[1].

1981ean, Nienke van Hichtum saria irabazi zuen urtebete lehenago argitaratu zuen Orkaan en Mayra liburuagatik. 1977an kaleratutako Orkaan liburuaren jarraipena da[1].

1983an, Cola Debrot saria irabazi zuen literaturari egindako ekarpenagatik[1].

  • 1975: Orange-Nassau Ordenaren Urrezko Domina
  • 1981: Nienke van Hichtum saria (Orkaan en Mayra liburuagatik)[1]
  • 1983: Cola Debrot saria[1]
  • 2006: Tapushi Literario
  • Cuentanan pa mucha (1956)
  • Cuentanan pa mucha 2 (1959)
  • Un macutu jen di cuenta (1960)
  • Tipnan pa damas: 60 aña La Cruz (1960)
  • Papiando riba nos Buniteza (1961)
  • Bon Apetit!
  • Cu Marina den cushina
  • Ku Marina den kúshina (1975)
  • Receta favorito
  • Recetas
  • Brueria di henter mundo = Magie uit alle landen (Hanny Limekin batera, 1975)
  • Lieve Koningin, hierbij stuur ik U mijn dochter (1976)
  • Orkaan (1977)
  • Orkaan en Mayra (1980)
  • Nos ku nos: reseptnan (1. liburukia, 1980)
  • Nos ku nos: reseptnan (2. liburukia, 1981)
  • Ieder diertje z’n pleziertje (1983)
  • Wonen in een glimlach (1985)
  • De Antilliaanse keuken (1988)
  • Brua pa tur dia = Magie voor elke dag (Hanny Limekin batera, 1992)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g (Nederlanderaz) Van den Hoven, Peter. «Sonia Garmers» Lexicon van de jeugdliteratuur jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-04-25) (Noiz kontsultatua: 2024-08-31).
  2. a b (Nederlanderaz) «'En toen kwam Miep' - Over het coachen - Sonia Garmers» Digital Library for Dutch Literature jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-04-25) (Noiz kontsultatua: 2024-08-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]