Sophia Hayden Bennett | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Santiago, 1868ko urriaren 17a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Winthrop, 1953ko otsailaren 3a (84 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Massachusettseko Teknologia Institutua Jamaica Plain High School (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Sophia Hayden Bennett (1868-1953) jatorri txiletarreko emakume arkitekto estatubatuar bat izan zen, Massachusettseko Teknologia Institutuan graduatu zen lehenengo emakumea izan zen, 1980an.[1][2]
Sophia Hayden Santiagon (Txile) jaio zen 1868ko urriaren 17an. Bere ama txiletarra zen eta bere aita estatubatuarra, Bostongo dentista bat.[3] Sophiak ahizpa bat eta bi neba izan zituen. Sei urte zituenean aitaren aldeko aiton-amonekin bizitzera bidali zuten Jamaica Plain-era, Bostongo auzo pobre batetara. Eskolan ikasten ari zela arkitekturarekiko interesa piztu zitzaion eta 1886an Massachusettseko Teknologia Institutura joan zen ikastera, 1890ean graduatu zen bertan, ohorezko izendapenarekin.[4] Emakume izateagatik oso zaila egin zitzaion arkitekto moduan lan bat topatzea eta, horregatik, marrazketa teknikoko irakasle moduan lan bat onartu zuen Bostongo eskola batean.[5]