Soprano dramatiko

Soprano dramatikoa (italieraz: soprano drammatico, alemanez: dramatischer Sopran) soprano-ahotsaren ñabardura bat da. Bere ahotsa ez dator bat beste ahotsekin, tinbre ilunagoa eta beteagoa duelako, baina baxuagoa eta ahotsean pisu handiagoa duelako. Oro har, emari edo bolumen handiagoa izaten du, baina akutuetan malgutasun txikiagoa. Ahots-maila si3 baxua, erdiko do (B3) eta do6 gainaltua (C6) artean dago, gutxi gorabehera.[1]

Soprano dramatikoa XIX. mendearen erdialdean agertzen da paper heroikoetan eta orkestretan instrumentista gehiago dituzten operetan, eta bolumen handiagoa behar du eszenaren eta publikoaren arteko soinu-hesia barneratzeko. Rimski-Korsakov, Wagner, Verdi (bere aldi ertain eta azkenean), Puccini eta Richard Strauss konpositoreek soprano mota honentzako paperik ospetsuenak sortu zituzten.

Soprano dramatikoaren paperak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Han hemen ahots mota honentzako sortutako pertsonaia batzuk:[2]

Soprano dramatiko ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Coffin, Berton. (1960). Coloratura, Lyric and Dramatic Soprano. 1 Rowman & Littlefield Publishers, Inc. ISBN 978-08-1080-188-2..
  2. Boldrey, Richard. (1994). Guide to Operatic Roles and Arias. Caldwell Publishing Company ISBN 9781877761645..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.