Soraya Rahim Sobhrang | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Herat, 1958 (66/67 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Talde etnikoa | Hazara |
Jarduerak | |
Jarduerak | giza eskubideen aldeko ekintzailea eta ministroa |
![]() ![]() ![]() |
Soraya Rahim Sobhrang (Herat, XX. mendea) afganistandar politikari, mediku eta giza eskubideen aldeko ekintzailea da.
Sobhrang Heraten jaio zen eta Kabulgo Unibertsitatean osatu zituen medikuntza ikasketak. Ondoren, Alemaniara emigratu zuen. 1981ean, Afganistanera itzuli zen Emakumearen Gaietarako Ministerioan ministrorde tekniko eta politiko gisa lan egiteko.[1]
2006ko martxoan, Hamid Karzai presidenteak Emakumearen Gaietarako ministro izendatu zuen, nahiz eta bere hautagaitza ez zuen onartu Herriko Ganberak.[2]
Afganistango Giza Eskubideen Batzorde Independenteko emakumearen eskubideen komisario lanetan ere aritu zen, eta Afganistan osoan emakumearen eskubideak jagoteko, babesteko eta sustatzeko ardura izan zuen.[3] Afganistanen giza eskubideen aldeko ekintzaile gisa jarduteagatik, jazarpena, difamazioak eta heriotza mehatxuak jasan ditu.[3]
Arriskuan dauden Giza Eskubideen Defendatzaileentzako Front Line 2010 Saria jaso zuen.[3]