Artikulu edo atal honen neutraltasuna zalantzan dago. Eztabaida orria erabil dezakezu neutraltasun zalantza horri buruzko iritzi trukea bideratzeko. |
Sorobana edo Japoniako abakoa ekialdeko kultura batzuetan erabiltzen den aritmetikarako tresna da. Oinarrizko kalkulu eragiketak kudeatzeko eta kalkulatzeko gaitasuna garatzeko erabiltzen den antzinako tresna da. Sorobanak buruz datuak erraztasunez gogoratzen laguntzen du. Aritmetikako kalkuluak bide ezberdinetatik lortzen laguntzen du. Aritmetika gaitasun intelektuala garatzen du alde batetik eta atzamarren psikomotrizitatea bestetik.
Sorobana, batez ere, sei urtetik gorako ume prestatuentzat pentsaturik dago, baina ekialdean enpresetako kontularientzat edo merkatarientzat eragiketak azkar egiteko erabiltzen da, eta gaur egun Japoniako eskoletan tresna hau egunero erabiltzen da.
Japoniako abakoa bi zatitan banaturik dago: beheko aldean lau ale daude, goian berriz, bat bakarrik. Ale guztiak erdiko marratik urruntzerakoan, sorobanak 00000000000 zifra markatuko du.
Behin baino gehiagotan frogatu da, eta interneten erraz topa daitezke horri buruzko bideoak[erreferentzia behar], sorobanarekin kalkulagailu elektronikoarekin baino azkarrago eta akats gutxiagorekin kalkula daitekeela.
Esate baterako, 1946. urtean Tokyon, kalkulu txapelketa bat egin zen. Sorobanarekin zegoen aditu batek kalkulagailu elektronikoarekin zegoen pertsonari irabazi zion. Kalkulagailu elektronikoak, handik hona, asko aurreratu dira baina oinarrizko kalkulu aritmetikoetarako, oraindik ere, ezin diote sorobanari lastertasunean eta zehaztasunean irabazi. (Errazago egiten da akats kalkulagailuko giltzak sakatzerakoan sorobaneko aleak mugitzerakoan baino. Gainera, adituek sorobana ukitu gabe egiten dituzte kalkuluak, buruan duten sorobanari eraginez).