Sorkuntza eta deuseztatze eragileak mekanika kuantikoan, eta batez ere oszilatzaile harmoniko kuantikoaren eta partikula ugariko sistemen azterpenean aplikazio zabala duten eragile matematikoak dira. [1] Deuseztatze eragilea eta sortze eragilea elkarren adjuntuak dira.
Osziladore harmoniko kuantikoaren testuinguruan, "eskailera eragile" gisa uler daitezke, oszilatzailearen sistemari energia kuantoak gehitu (sortze eragileak) edo kentzen (deuseztatze eragileak) dizkiotelarik.
Sorkuntza/deuseztatze eragileak ezberdinak dira bosoientzat (spin osoa) eta fermionientzat (spin erdi-osoa) haien uhin-funtzioen simetria ezberdintasunengatik.Schrödingerren ekuazioa, dimentsio bakarreko oszilatzaile harmoniko baten potentzialarekin ebatziz eta aldagai aldaketa egokiak eginez. Honakoak dira hauen adierazpenak momentu linealaren eta posizioaren eragileen funtzioan: