Sotres

Sotres

Sotres parrokiaren ikuspegi panoramikoa.
Sotres is located in Asturias
Sotres
Sotres
Sotres (Asturias)
Azalera 38.1 km²
Biztanleria 128 (2010)
Posta kodea 33555

Sotres Espainiako Asturias autonomia erkidegoan dagoen Cabrales udalerriko parrokia bat da. Orienteko eskualdean kokatzen da.

38,1 km²-ko azalera du. 2010eko erroladaren arabera 128 biztanle zituen, denak herrigunean bertan bizi ziren. Horietatik 64 gizonak eta beste 64 emakumeak ziren.

Sotres parrokia udalerriko hiriburua den Carreña herritik 19 kilometrotara dago. Egoera onean dagoen bide batetik joanez gero, bertatik Invernales del Texu eta Invernales del Cabao izeneko kokalekuetara bertaratu daiteke. Hauek hamabosten bat eraikinez osatutako bi multzo dira.

Parrokia edo herrira sartzeko bideak ez dira errazak, eta mendiz inguratutako kokaleku batean dagoenez, errepidez bakarrik bertaratu daiteke.

Era berean, Sotres deitura abizen gisara ere erabili ohi da, dirudienez Ameriketara joandako emigranteek deitura hori bereganatu baizuten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]