South Stream | |
---|---|
Kokapena | |
Webgune ofiziala | |
Artikulu hau etorkizunean gerta litekeen gertakari bati buruzkoa da. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
South Stream (errusieraz: Южный Поток, bulgarieraz: Южен поток, serbieraz: Јужни ток/Južni tok, eslovenieraz: Južni tok, hungarieraz: Déli Áramlat, italieraz: Flusso Meridionale) Errusia Austria eta Italiarekin lotu behar zuen gasbide bat izan zen.
Siberiatik hasita, hodiek Itsaso Beltzaren azpitik Bulgariara igaro eta handik Austriara eta Italiara iristen zen. Ukrainatik edo Iparraldeko Itsasotik (North Stream) doazen gasbideen alternatiba zen[1].
2014ko abenduko lehen astean, Vladimir Putinek eta Gazpromek bertan behera utzi zuten egitasmoa[1].
Europako Batzordeak oztopo asko jarri zizkion proiektuari, gasbidearen jabea eta gasaren jabea enpresa bera izatea, kasu honetan Gazprom, EBren legearen aurkakoa zelako[1].
Bruselak murriztu egin nahi zuen Errusiarekiko menpekotasuna eta ez zen beraz fio[1].
Errusiak petrolioa eta gasa Txinara bideratzen aztertzen hasi zen eta Europa hegoaldeko lotura Turkia bidez egingo zuen[1].