Soxhlet erauzgailu

Soxhlet erauzgailuaren eskema:
1.- Disolbatzailea plater porodunekin
2.- Matrazea
3.- Lurrina igotzeko besoa
4.- Soxhlet kartutxoa
5.- Lagina
6.- Sifoiaren sarrera
7.- Sifoiaren irteera
8.- Egokitzailea
9.- Kondentsadorea
10.- Ur hotzaren sarrera
11.- Ur hotzaren irteera

Soxhlet erauzgailua disolbatzaile baten laguntzarekin solido-likido erauzketan jatorri lipidikoa duten substantzien erauzketarako erabiltzen den beirazko instrumentua da, bere izena Franz von Soxhlet asmatzaileari zor diona.

Erauzgailu hau bi albo hodi dituen beirazko zilindroa da. Bi kameraz osatuta dago, goikoak kondentsatutako disolbatzailea biltzeko balio du eta behekoak lagina gordetzen du. Albo hodiei dagokienez, batak disolbatzailearen lurruna igotzea ahalbideratzen du eta bestea disolbatzailea ateratzeko sifoia da.

Erauzi nahi den substantzia duen materia solidoa edo lagina iragaz paper batean bildu eta soxhlet erauzgailuaren kamera nagusian jartzen da. Ondoren erauzgailu hau barnean disolbatzailea duen matrazearen ahoan kokatzen da. Muntaia guzti honen gainean kondentsadore bat jarriz.

Matrazeari beroa aplikatzen zaio bertan dagoen disolbatzailea berotu eta lurrundu dadin. Disolbatzaile horretan gainera, plater porodunak egongo dira burbuilak sortzea ahalbideratzen dutenak. Lurrun hau soxhlet erauzgailuaren albo beso batetik gora igoko da kondentsadorera iritsi arte. Han korrontean dabilen ur hotzaren eraginez lurruna kondentsatu eta lagina dagoen azpiko kamerara eroriko da. Kamera hau disolbatzaile beroarekin betetzen joango da pixkanaka eta erauzi nahi den substantzia bertan disolbatzen hasiko da. Kamera hau erabat beteta dagoenean erauzgailuari konektatutako sifoiari esker hustuko da eta disoluzio hau azpiko matrazera itzuliko, jadanik erauzi nahi den substantzia bertan disolbatuta duelarik.

Ziklo hau hainbat aldiz errepikatuko da, errepikatzen den aldiro substantzia kantitate handiagoa hartuz bere barne, substantzia guztia erauzi arte. Azkenik, bukaeran lortutako disoluzioa lurrunduz edo distilatuz erauzi nahi den substantzia lortuko da.

Abantaila eta desabantailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Zikloa behin eta berriz errepikatzen da. Honela, erauzi nahi den substantzia guztia erauziko dela ziurtatzen da. Emaitza jarraian egindako hainbat beratzeren bera da, baina prozesuan zehar operazio desberdinak erabili gabe.
  • Manipulazio denbora asko irabazten da, behin prozesua hasiz gero bere kasara egiten utzi behar baita, eskua sartu beharrik gabe bertan bukatu arte.
  • Jarraian egindako beratzeetan baino askoz disolbatzaile gutxiago erabiltzen da. Honek ekonomikoki ere garratntzia du.
  • Disolbatzailea etengabe distilatzen denez, hau ez da inoiz saturatzen.

Desabantailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Erauzgailuaren kamerako iragaz paperaren tamaina mugatua da.
  • Substantzia batzuk beroaren eraginez degradatu egin daitezke.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]