Species II | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1998 | |||
Izenburua | Species II | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma, monster film (en) eta beldurrezko zinema | |||
Iraupena | 89 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Telesaila | Species (en) | |||
Grabazio lekua(k) | Baltimore | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Peter Medak (en) | |||
Gidoigilea(k) | Chris Brancato (en) | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Frank Mancuso, Jr. (en) | |||
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer | |||
Edizioa | Richard Nord | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Edward Shearmur | |||
Argazki-zuzendaria | Matthew F. Leonetti | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Marte | |||
kronologia | ||||
|
Species II, Species II: Offspring edo Species II: Origins, 1998ko Peter Medak hungariar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko eta zientzia-fikziozko film bat da. Michael Madsen, Natasha Henstridge, Marg Helgenberger, Mykelti Williamson, George Dzundza, James Cromwell eta Justin Lazard aktoreek antzeztu zuten.
1995eko Species filmaren jarraipena da, era berean Species III (2004) eta Species: The Awakening (2007) izeneko jarraipenak izan ditu.
NASAk Marterako eskifaidun misio bat bidali du. Marten daudela astronautek DNA estralurtarraren aztarnak topatu eta bildu egingo dituzte. Iztulerako bidaian, DNA ernaldu eta hiru astronauten DNAk kutsatuko ditu.
Jada Lurrean daudela, hiru astronautei heroien ongietorria egingo diete. Emakume astronautak sexu harremanak izaten ari denean hil egingo da, aldiz bigarren gizonezko astronautak ez du DNA estralurtarraren aurkako inmunitatea garatuko du, jada berezko odol gaixotasun genetiko bat baitu. Aldiz, hirugarren astronauta den Patrick Ross (Justin Lazard) kapitaina guztiz kutsatua egongo da eta giza emakumezkoekin ahal bezainbeste sexu harremanak izaten saiatuko da, DNA estralurtarrak Lurra bere ondorengotzarekin kolonizatu nahi baitu.