Sphaerophoria scripta | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Diptera |
Familia | Syrphidae |
Generoa | Sphaerophoria |
Espeziea | Sphaerophoria scripta Linnaeus, 1758 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Sphaerophoria scripta sirfidoen familiako intsektua da[1], Europan, Ekialde Hurbilean Afrika iparraldean eta Ipar Amerikan aurkitzen dena[2].
Sirfidoetan ohikoa den bezala erlearen edo liztorraren itxura du eta nekazaritzarako onuragarria da, beldarrak landare-zorrietaz elikatzen baitira. Helduak polinizatzaile bikainak dira Galeopsis angustifolia eta Silene gallica lore espezientzako bereziki[3].
Intsektu txikia da. 7-12 mm arteko luzera du eta 5-7 mm arteko hegal-zabalera. Gorputza luzea eta estua da eta hegalak gardenak dira, baina zainak nabaritzen zaizkie[4].
Buru handia du. Begiak beltzak dira eta elkarrengandik aldenduta daude. Begien artean dagoen aurpegia horia da. Antena oso laburrak ditu. Toraxa kobre kolorekoa da eta alboetan lerro horiak ditu. Eskuletoa ere horia da.
Abdomena luzea eta zilindro itxurakoa da. Oinarrian beltza da eta lau lerro hori zabalek zeharkatzen dute. Hanka horiak ditu.
Sexu-dimorfismoa azaltzen du. Emeak distiratsuagoak dira eta abdomena zabalagoa dute. Arren kasuan abdomeneko azken bi lerro horiak lausoagoak dira, lerro beltzak gorrixkak direlako[5].
Intsektu helduak apirila eta azaroa artean ikusten dira hegan[4]. Loreen nektarraz eta polenaz elikatzen dira, Asteraceae familiako landareetaz batez ere[4]. Beldarrek landare-zorriak jaten dituzte.
Sphaerophoria scripta gai da 16 egunetan ziklo osoa osatzeko, hasi arrautzatik eta heldua ortzeraino. Gehienez ere 9 belaunadi izan ditzake urte bakarrean[6]. Beldar egoeran hibernatzen du.