Spore Maxisen simulazio eta estrategia bideo-jokoa da. Will Wright da bere egilea (Sims jokoa ere egin zuen). EA (Electronic Arts) bideo-jokoekin batera egin zuen. 2008ko bideo-jokorik ospetsuenetakoa izan zen, eta herrialde askotan jarri zuten, horien artean Espainia. Ez dago euskarazko bertsiorik, baina bai espainieraz. Espainian 2008ko irailaren 7an atera zen
Spore eboluzio bideo-jokoa da, hau da aro primitiboetatik (bizidun zelulabakarretatik) estralurtarrez betetako galaxia batera (frogatuta dago Sporeko galaxia Esne Bidea dela). Bi motako Spore jokoak daude Spore eta Spore Creature Creator (Spore Creature Creatorren animaliak bakarrik sor ditzakezu eta Sporen partida bat egin eta zelulak, animaliak eta animaliak edo estralurtarrak arropekin, hau da izaki adimendunak, ibilgailu lurtarrak, uretakoak, eta airekoak , eraikinak (udaletxeak, etxeak, lantegiak eta aisialdi erakinak), eta espazio-hontziak. Spore jokoak eboluzioaren bost egoera ditu: Zelula, Animalia, Tribua, Zibilizazioa eta Espazioa.
Jokua instalatu ondoren, partida hasteko irrikaz al zaude? Hortaz egin hau, jokoa hasi ondoren, galaxia bat ikusiko duzu beste askoren ondoan, eta galaxia horretan, planetak egongo dira, denak desberdinak elkarren artean.
Jokoa bizitzarik ez duen planeta batekin hasten da, baina ondoren meteorito bat dator, bertan zelulak dituela. Naiz eta zelula izan, ahoa eta begiak izango dituzte, eta beren dieta belarjalea, haragijalea eta orojalea izango den aukeratu behar duzu. Jokua 3-Dan da, baina zelula mailan jokoa mikroskopio batetik ikusten ari bazina bezala jokatzen duzu, zure helburua beste zelulak erasotzea da, zati berri bat aurkitzeko. Gorputz zatien kopurua 12koa da, eta zati bakoitzak gaitasun batzuk ditu, askotan errepikatu egiten direnak (dieta belarjalea, haragijalea, orojalea, pozoia, elektrokuzioa, zulaketa, bira azkarra, abiadura) eta gaitasun bakoitza mailatan sailkatzen da; 1tik 3ra edo gehiagora.
Adimenik ez duen animalia izaten zara aro honetan. Organismo zelulanitza bihurtu eta itsasotik atera ondoren ikusiko duzu landareak eta beste animalia batzuk egongo direla, eta horien laguna edo etsaia egin zaitezke. Elikatzea dietaren araberakoa da, haragijalea, belarjalea edo orojalea. Gorputz atal gehiago izango dituzu eskura: ahoa, zentzumenak (ikusmena, usaimena eta entzumena), besoak, hankak, eskuak, oinak, armak (pozoia jaurtitzeko balbulak, adarrak) eta apaingarriak (normalean ez dute gaitasunik ematen). Horrez gainera, bere gorputza, bizkarrezurra luzatu eta gizendu egin daiteke hainbat modura. Izaki sortzaile aurreratua da. Bere azalaren kolorea ere aldatzea dago.
Animaliaren bukatu ondoren zuk sortutako izakiak adimena hartuko du. Beste era batera esanda, lehen gizakien aroa da hau, baina ez zara kobazuloetan biziko, baizik eta txabola batzuk izango dituzu. Ezingo duzu zure izakiaren itxura gehiago aldatu, baina arropa jar dezakezu hemendik haurrera. Zure etsaiak edo lagunak beste espezie bateko tribuak izango dira.
Beste espezietako tribu guztiak menderatu ondoren zure espeziea planeta guztira zabalduko da, eta gaur egun lurrean dugun bizimodua hartuko dute. Ez zara oinez ibiliko, baizik eta hiriak eta mota guztietako garraiobideak izango dituzu. Mundu-gerraren antzekoa da maila hau. Hiru eratako nazioak daude: militarrak, ekonomikoak eta erlijiosoak.
Azken maila, zure espazio-ontzia egin ondoren ia 50.000 planeta dituen galaxia bat esplora dezakezu. Nahi duzuna egin dezakezu, planetak lehertu, mendiak, ibaiak edo beste lur formazioak sortu, eta batez ere, estralurtarrekin kontaktua egin eta Grox deritzon arraza mekanikoa menderatu.