St. Regis Chicago | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Estatua | ![]() |
Illinoiseko konderri | Cook konderria |
City of Illinois | ![]() |
Koordenatuak | 41°53′N 87°37′W / 41.89°N 87.62°W |
![]() | |
Inaugurazioa | 2020 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Studio Gang Architects (en) ![]() Jeanne Gang |
Egitura ingeniaritza | Magnusson Klemencic Associates (en) ![]() |
Materiala(k) | altzairua, hormigoia eta beira |
Estiloa | arkitektura modernoa |
Dimentsioak | 362,9 (![]() |
Solairuak | 101 |
Webgune ofiziala | |
St. Regis Chicago, lehen Wanda Vista Tower, 101 solairuko etxe orratz garai bat da Chicagon, Illinoisen eraikia[1][2][3][4][5] 2016tik 2020era bitartean.[6] 2020an hiriko hirugarren eraikin altuena bihurtu zen, Aon Zentroa gaindituz.[7] Emakume batek diseinatutako munduko egiturarik altuena da (amaieraren unean; Jeanne Gang arkitektoaren lana)[8] Lakeshore East eremuko garapenaren parte da eta Chicago ibaiaren gaineko bistak eskaintzen ditu Michigan lakutik gertu.
Jeanne Gang arkitektoak eta haren arkitektura-enpresak, Studio Gang Architects-ek, diseinatu zuten St. Regis. Gertu dagoen Aqua etxeorratza ere Gangen sorkintza da, eta hortaz, 2022 bitartean, horietxek dira emakume batek planifikatutako munduko bi egitura altuenak dira.
Egiturak elkarri lotutako hiru dorre ditu, "zurtoin/stem" deritzenak, eta elkarrekin bermatzen dira zurtoin horiek eskailera-mailak bezala, altuera desberdinetan, txikiena heren bateko altuera duelarik, eta bigarrenak bi herenekoa. Zurtoinak forma piramidal trunkatuetatik abiatuta eratzen dira, enbor geometrikoen formarekin, eta dorre bakoitzari itxura ondulatzailea ematen zaio horrela: ondulazio itxura areagotzen dute aukeratutako beiren tonuek. Constantin Brancusi eskultorearen Zutabe amaigabea lanarekin alderatu dute konposizioa.[9]
Eraikuntza finantzatu zuren miliar bat dolar inguru inbertituz Magellan Development Group taldeak eta Wanda Group talde txinatarrak, eta izen probisioanala izan zuen Wanda Vista Tower, baina aurrerago Magellan taldeak osoki erosi zuen txinatarren partea, eta partaidetza ireki zuen St. Regis Hotels & Resorts ostalaritza taldearekin, St. Regis izenarekin hotel bat irekitzeko dorrean (baina ez dorre osoan): izen berria hortik datorkio.[10] [11]