Stalingrad 1993ko Joseph Vilsmaier alemaniar zinema zuzendariaren gerra filma bat da. Thomas Kretschmann, Dominique Horwitz, Jochen Nickel, Sebastian Rudolph, Dana Vávrová, Martin Benrath eta Sylvester Groth aktoreek antzeztu zuten.
1942, Stalingradeko guduan, hiria alemaniarren setio latza jasaten ari da. El-Alameingo bigarren guduan borrokatu ondoren, Italian atseden hartzetik etorri berri den alemaniar soldadu taldea sobietar hirian errusiarren aurka borrokatzera iritsi da. Zalantzarik gabe, guda hura Bigarren Mundu Gerra osoko latzenetakoa izan zen, bertan guztira milioi bat eta erdi soldadu baino gehiago hil baitziren.