Stanhopea | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asparagales |
Familia | Orchidaceae |
Subfamilia | Epidendroideae |
Generoa | Stanhopea |
Stanhopea orkidea-genero bat da, Mexikotik Argentinako iparralderaino hazten diren 55 bat orkidea epifito-espezierekin, zenbait kasutan lurrekoak. Espezie gehienak landare sendoak dira, eta hazkuntzan azkar garatzen dira.
Orkidea hori ibaien ertzetan eta substratu harritsuak dituzten baso hezeen itzal sakonean dago, eta itsas mailatik 1800 metroko altueraraino hazten da.
Stanhopea espezieek kolore berdeko pseudobulbo oboideak dituzte, eta goiko aldean orri tolestua, eliptikoa eta luzea dute. Dituzten lore konplexuengatik estimatuak, hauek normalean usaintsuak, forma ikusgarrikoak eta bizitza laburrekoak dira. Stanhopeinae guztiak orkideen erle metalikoek (Euglossinae) polinizatzen dituzte; loreetan lurrina biltzen dute.
Eredu eszpeziea Stanhopea insignis da. J.Frost ex Hook. 1829