Station Eleven 2021eko estatubatuar telesail laburra da, Patrick Somervillek HBO Maxentzat egina. Emily St. John Mandel idazle kanadiarraren izen bereko eleberriaren egokitzapena da, baina aldaketa nahiko handiak daude bataren eta bestearen tramaren artean.[1]
Gripe izurri batek zibilizazioaren gainbehera ekarri du 2020. urtearen inguruan. 20 urteren buruan antzezle talde ibiltari batek itxaropenari helduko dio mundu berri horretan bizirik irauteko. Pertsonaia batzuen bizitza pandemia baino lehenago ere gurutzatu ziren, Kirsten eta Jeevan pertsonaia nagusiak pandemiaren eztandaren une berean elkartu ziren, eta 20 urteren buruan batzuen eta besteen bizitzak nolabait berriro lotzen dira traman.
Telesailak arteari gorazarre egiten dio gizateriaren garairik ilunenean.[2]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |