Stenurella bifasciata | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cerambycidae |
Generoa | Stenurella |
Espeziea | Stenurella bifasciata [[|]] |
Paracorymbia hybrida Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Müllerrek 1776an deskribatu zuena. Eremu Paleartiko guztian zabaldurik dago, baita Euskal Herrian ere.[1]
Kakalardo txikia da, 6-11 mm luzerakoa[2]. Burua, pronotoa, hankak eta antena beltzak dira. Pronotoak puntutxoak ditu. Elitroen koloreari dagokionez sexu dimorfismoa azaltzen du, arrenak marroi-horiak dira eta emeenak gorriak. Elitroen elkargunean erronbo itxurako orban beltza dute eta elitroen amaieran ere bai; arretan batzuetan ez dira orban hauek azaltzen.[3]
Mendialdeko eta haranetako zelai eta maldatan aurkitzen dira.
Bi urtetako zikloa osatzen dute. Beldarrak zuhaitz hostoerorkorren zati hiletan garatzen dira. Haritz kandudunetan (Quercus robur), pagoetan (Ficus carica), zume zurietan (Salix alba), basa arrosetan (Rosa canina) eta espainiar isatsetan (Spartium junceum) aurkitzen dira eta haien zuraz elikatzen dira. Helduak maiatza eta iraila artean ikusten dira hegan.[2]