Stephania Haralabidis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Atenas, 1995eko maiatzaren 19a (29 urte) |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea Corona del Mar High School (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | waterpolo jokalaria eta igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 180 zentimetro |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Stephania Haralabidis, grezieraz Στεφανία Χαραλαμπίδη (Atenas, Grezia, 1995eko maiatzaren 19a) Grezian jaiotako waterpolo jokalari estatubatuarra da; gaur egun, NC Vouliagmeni eta AEBko selekzioan jokatzen du[1].
Haralabidis Kaliforniako Hegoaldeko Unibertsitatera joan zen, eta, 2014tik 2017ra, emakumezkoen waterpolo taldean jokatu zuen[2]. 2016an, NCAA txapelketara zuzendu zuen taldea[3].
Peter J. Cutino saria irabazi zuen[4]. Urteko Jokalari Nazional eta Urteko MPSF Jokalari izendatu zuten[5]. Lehen Taldeko All-American eta All-MPSF Lehen Talderako izendatua izan zen. NCAA Txapelketako MVP (Jokalaririk baliotsuena) izendatuko dute NCAA Txapelketako jokoan bost gol sartu ostean, segundo gutxi falta zirela joko-irabazlea barne[6].
Haralabidis jubenil eta senior selekzioetan lehiatu izan da Greziarekin. Urrezko domina irabazi zuen 2011ko Europako Junior Txapelketan, Madrilen, Espainia. Beste urre bat irabazi zuen 2012ko Gazteen Munduko Txapelketan, Perth-en, Australia[7]. Urrezko domina irabazi zuen 2014ko 19 urtez azpiko Europako Txapelketan, Ostian, Italia. Brontzezko domina ere irabaziko zuen senior taldearekin, 2012ko FINA Munduko Ligan, Changshu-n, Txina[8].
2017az geroztik, AEBko selekzioa ordezkatzen du 2018ko FINA World League-n[9], urrezko domina irabaziz Kunshan-en, Txina; eta beste urre bat 2018ko FINA Munduko Kopan[10] Surgut-en, Errusia.
Haralabidis bi ahizpa ditu, bere bikia den Ioanna[11] eta ahizpa nagusia Anastasia. Haralabidis Corona Del Mar Lizeoan ikasi zuen[12].
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriro, urrezko domina irabaziko du AEBko taldearekin, Espainiako (zilarrezkoa) eta Hungariakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute AEBko taldea: Rachel Fattal, Aria Fischer, Makenzie Fischer, Kaleigh Gilchrist, Stephania Haralabidis, Paige Hauschild, Ashleigh Johnson, Amanda Longan, Maddie Musselman, Jamie Neushul, Melissa Seidemann, Maggie Steffens eta Alys Williams-ek[13][14].
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio ![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa[15]. |
Munduko Igeriketa Txapelketa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Gwangju![]() |
![]() |
Waterpoloa |
Joko Panamerikarrak | |||
2019 | Lima![]() |
![]() |
Waterpoloa |