Stephanie Beacham

Stephanie Beacham

Bizitza
JaiotzaChipping Barnet1947ko otsailaren 28a (77 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)John McEnery (en) Itzuli  (1973 -  1979)
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Dramatic Art 1967) : antzezpen
Queen Elizabeth's Girls' School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, antzerki aktorea eta zinema aktorea

stephaniebeacham.net
IMDB: nm0000883 Allocine: 19175 Allmovie: p4730 TV.com: people/stephanie-beacham IBDB: 117432
Instagram: the.stephanie.beacham Edit the value on Wikidata

Stephanie Beacham (Londres, Erresuma Batua, 1947ko otsailaren 28a)[1] britainiar aktorea da, mundu osoan ezaguna Los Colby (1985-87) telesaileko Sable Colby pertsonaiarengatik, eta Dinastia telesailetan egindako lanarengatik.[2][3][4][5][6]

1960ko hamarkadan egin zuen debuta, The Saint (El Santo) telesaileko 5. denboraldiko 3. atala "Legacy for the Saint" - Herentzia arriskutsua izdnburuko atalean, eta zinemarako jauzia izar handiek babestutako bi filmekin eman zuen: La prueba del valor (1970) Ryan O'Neal eta Charles Aznavourrekin, eta Los últimos juegos prohibidos (1971) Marlon Brandorekin.

Gero, Dracula AD 1972 filmatu zuen (Drácula 73 ere deitua), Christopher Lee eta Peter Cushingekin batera. 1973an, Cushing-ekin beste beldurrezko film batean jardun zuen: And Now the Screaming Starts!

Dinastia eta Los Colby telesailekin lortu zuen arrakasta handiena 1985 eta 1989 artean. Lehen seriean seigarren denboraldiko bi ataletan agertu zen, berehala bigarren seriera eramateko, 1985ean sortu zena spin-off edo lehenengoaren eratorpen gisa. Stephanie Beachamek Los Colby telesailean, Dinastian (bi ataletan baino ez zen agertu) baino protagonismo handiagoa izan zuen, baina telesail horrek ez zuen Dinastiaren arrakasta berdindu eta, bi denboraldiren ostean, 1987an amaitu zen, nahiz eta Krystle Carringtonen pertsonaia laster kaleratuko zela eta, Beachman aktoreak interpretatzen zuen Sable Colbyren pertsonaia, 1988an berreskuratu zen Dinastia telesail amaren bederatzigarren denboraldirako, Los Colbyn baino protagonista maila handiagoarekin, Alexis Colby lehengusinarekin lehian, aurretik Krystle Carringtonek egin zuen bezala.

Napoleon y Josefina: una historia de amor 1987an estreinatutako telesailean ere parte hartu zuen. Gainera, Beverly Hills, 90210 gazteentzako telesailaren hainbat ataletan parte hartu zuen, Iris McKay, Dylanen amaren paperean. Dylan Luke Perry zenduak interpretatu zuen.

1993an, Beachamek SeaQuest DSV telesailaren lehen denboraldian parte hartu zuen (1993).

Bere azken lanen artean, bi film daude: Gente con clase (2000), Julie Andrews eta William Baldwinekin, eta Amor y otros desastres (2006), Brittany Murphy protagonista izan zuena. 2007an, Noel Cowarden Hay Fever antzezlanaren muntaia batean parte hartu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Stephanie Beacham | Actress, Soundtrack» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  2. (Gaztelaniaz) «Duchess (2024)» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  3. (Gaztelaniaz) SensaCine. «Filmografía Stephanie Beacham» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  4. (Ingelesez) «Stephanie Beacham - News, views, pictures, video - Irish Mirror Online» Irish Mirror 2023-08-23 (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  5. (Ingelesez) «Coronation Street's Stephanie Beacham opens up over intruder incident in her home» Digital Spy 2024-01-31 (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  6. (Ingelesez) Stephanie Beacham stars in film supporting dementia research. 2024-03-02 (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]