Stephanie Sinclair | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Miami, 1973 (51/52 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | New York |
Hezkuntza | |
Heziketa | Floridako Unibertsitatea 1998) |
Jarduerak | |
Jarduerak | giza eskubideen aldeko ekintzailea, fotokazetaria, kazetaria eta argazkilaria |
Enplegatzailea(k) | National Geographic Newsweek Stern GEO (en) Time The New York Times Magazine (en) Chicago Tribune Marie Claire |
Jasotako sariak | ikusi
|
stephaniesinclair.com |
Stephanie Sinclair (Miami, Florida, 1973) fotokazetari eta giza eskubideen defendatzaile estatubatuarra da.
Stephanie Sinclair 1973an jaio zen, Miamin. Kazetaritzan lizentziatua (bachelor), argazkilaritza artistikoan espezializatua Floridako Unibertsitatean, 1998an. Ikasten ari zen bitartean, praktikak egin zituen kazeta hauetan: Miami Herald, Arizona Republic, St. Petersburg Times eta Detroit Free Press. 1993an, Parisko Sorbona Unibertsitatean ikasi zuen. Photobetty.com ataria sortu zuen, 1999an.[1][2]
Stephanie Sinclairrek Chicago Tribunen ekin zion bere ibilbideari, non, 2000n, aireko industriaren arazoei buruzko ikerketan parte hartu baitzuen; egunkariak Pulitzer saria[3] irabazi zuen lan horri esker. Gero, Irakera bidali zuten, gerraren hasiera estaltzeko. Irakera itzuli zen Beiruten (Libano) kokatu baino lehen, non kazetari independente gisa aritu baitzen sei urtez. Hainbat kazeta handitan kolaboratu zuen erregularki, hala nola, National Geographic, The New York Times Magazine, Time, Newsweek, Stern, Geo eta Marie Claire[4].
VII. agentzian kolaboratzaile 2008tik, eskubide osoko kide izendatu zuten 2009an.[2]
2012an, Stephanie Sinclairrek Too young to wed GKEa sortu zuen, neskatoen eskubideak defendatzeko.[5][6] Tailerrak antolatzen ditu, eta argazki-kamerak jartzen nesken eskura, haien historiak parteka ditzaten.[3]